berria.info

 

Asteartea, 2018ko azaroak 27a.

 

Carlsen eta Caruanaren arteko finala partida azkarretan erabakiko da

 

XAKEA. Magnus Carlsenek eta Fabiano Caruanak Munduko txapelketako hamabi partidetan berdindu dute, eta, ondorioz, partida azkarretan erabakiko da txapelduna. Atzo jokatu zuten azkena, eta Carlsenek ez zuen baliatu denboran lortu zuen aldea. Errebantxakoak bihar goizean jokatuko dira, Londresen ere bai. Lehen fasean hogeita bost minutuko lau partida jokatuko dituzte. Berriz ere berdinduko balute, bost minutuko partidekin hasiko lirateke.

 

https://www.berria.eus/paperekoa/5004467/031/003/2018-11-27/carlsen_eta_caruanaren_arteko_finala_partida_azkarretan_erabakiko_da.htm